XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tenperatura nola neurtzen den

Termometroak une bakoitzean egiten duen tenperatura gradutan markatzen du.

Termometroak kanpoaldean ezarrita egon behar du, baina Eguzkiaren izpiak zuzenean hartzen ez dituen tokian.

Tenperatura egunero ordu berean hartu behar da.

Adibidez, astelehenean termometroak 10 gradu markatzen zituen.

Asteazkenean, ordu berean, termometroak 14 gradu markatzen zituen.

Eguneroko tenperaturak koadro batetan ezartzen dira.

Gero, markaturiko puntuak marra batez elkartzen dira.

Honela toki batetako tenperaturen grafikoa lortzen dugu.

Ur-jausiak nola neurtzen diren

Metro koadratu baten gainera zenbat euri erori den neurtzen du eurineurgailuak.

Leku agerietan eta haizeak gutxi jotzen duenetan jarri behar da.

Eurineurgailuak hartzen duen ur-kopurua egunero ordu berean neurtu behar da.

Adibidez, astelehenean hamabietan, eurineurgailuak 15 litro markatzen zituen; zifra hau koadroan ezartzen dugu eta ondoren hustu egiten da.

Era berean idazten dira asteko beste egunetan eroritako ur-kopuruak: 3 litro asteartean, 16 asteazkenean, eta abar.

Gero, eguneroko zutabea markaturiko altueraraino urdinez pintatzen da.

Honela toki horretako ur-jausien grafikoa lortzen dugu.

Graduak
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA.

Litroak
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA.